2018ko Aratusteak
Sardina eta baldosa, Bilboko Aratusteetako kartelaren irudi
eitb.eus
Patricia Jurado Amador sevillarra da kartelaren egilea. Otsailaren 8tik 13ra ospatuko dira ospatuko dira Aratusteak.
"Una sardina muy atlética" da 2018ko Bilboko Aratusteetako kartela. Otsailaren 8tik 13ra ospatuko dira.
Patricia Jurado Amador sevillarra da irudiaren egilea, eta 2.000 euroko saria jasoko du. Lana sei finalistaren artean gailendu da herritarren botoen bidez. Boto horiek % 75eko pisua izan dute azken erabakian; epaimahaiarenak, berriz, gainerako % 25a.
Kartel irabazlean Bilboko bi ikur nagusietakoak ikus daitezke: sardina eta baldosa.
Aurten 47 lan aurkeztu dituzte, iazko antzeko kopurua. Proposamenak estatuko hainbat lekutatik iritsi dira: Gipuzkoa, Nafarroa, Castello, Bartzelona, Asturias, Leon, Andaluzia eta Madril. Hala ere, gehienak Bilbokoak izan dira.