DONOSTIA
Donostiako Udalak kamerak jarriko ditu igogailu publikoetan, segurtasuna handitzeko
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Segurtasuna hobetu nahi du, bereziki, sexu-erasoak eta bandalismoa saihesteko. Hasieran zazpi toki hauetan jarriko dituzte: Mundaiz, Cristina-Enea, Aquariuma, Sagües, Aizkorri (bi) eta Renfe.
Donostiako Udalak kamerak ipiniko ditu hiriko igogailu publikoetan. Guztira, 20 igogailu daude, baina hasierako fasean zazpi gune hauetan jarriko dituzte: Mundaiz, Cristina-Enea, Aquariuma, Sagües, Aizkorri (bi) eta Renfeko geltokia.
Segurtasuna kezka iturri da aspaldian hiriburuan, eta horrela segurtasuna hobetu nahi du Udalak. Zehazki, hiru helburu ditu: eraso sexistak saihestea, bandalismoa prebenitzea eta funtzionamendu akatsak edota geldialdiak zuzentzea.
Datorren astelehenean hasiko dira kamerak jartzen, eta Udalak 17.000 euroko aurrekontua bideratuko du lan horietarako.
an horietarako.