Itxi

Jaiak

Iruñeko Alde Zaharreko Inauteriak ostiralean hasiko dira, Mari Trapuren pregoiarekin

eitb.eus

Leer en Castellano

Asteburua jai giroan murgilduta ospatu ostean, astelehenean, otsailaren 12an, Mari Trapu erreta amaituko dira festak.

Iruñeko Alde Zaharra prest dago ostiraletik aurrera Inauteriei ongietorria egiteko, asteburuan Kaldereroek etorrera ospatu ostean.

Ospakizunak ostiralean abiatuko dira, otsailaren 9an, 17:30ean, Katakraken antolatutako herri-txistorrada eta txokolatadarekin.

Ostiraleko ekitaldi nagusia Mari Trapuren pregoia izango da, 19:00etan, Navarrerian. Leku berean antzeztuko dute Inauterietako pertsonaia nagusiaren historia.

Otsailaren 9a, ostirala

17:30 Txistorra eta txokolate jatea Katakraken

18:30 Joaldun Herrikoiak Aizpiltze Elkartetik (Jarauta) Nava­rreria plazaraino

19:00 Mari Trapuren pregoia Navarreria plazan. Auzoko trikitilarie­kin animazioa

19:30 Kalejira Navarreriatik. Mercaderes, San Saturnino eta Jarau­tan barrena. Geldialdia Piparrikan "Lurraren esnatzea" ospatzeko. Kalejira Jarauta-San Lorentzo-Sanduandia-Descalzoseko bidegurutzean bukatuko da. Fanfarrez lagunduta Euskal Herriko mozorroak

20:00 Moxaurreak

20:30 Jarauta-San Lorentzo-Sanduandia-Descalzoseko bidegurutzean pikatzeko txorizoa

21:00 "Lapiku-txiki" jantokiaren inaugurazioa Gaztetxean. Txartelak Herriko Tabernan eta Gaztetxean 5 euroan salgai

21:30 "Legeak Erre" taldearekin kontzertua eta DJ Reimy Terminalen

Otsailaren 10a, larunbata

10:30 Hamarretakoa Irrintzi elkartean

11:00 Txokolate jana Navarreria plazan

11:30 Haurrentzako Puska biltza Muthiko eta Ortzadar taldeen fanfa­rreek lagundurik. Navarreriatik hasita, Mañueta, Azoka, Santo Domingo, Udal Plaza, San Saturnino, Nagusia eta Eslaba kaleetan barena, San Fran­tzisko plazaraino. Bertan auzoko txikiek dantzatuko dute

12:00 Txokolate edatea La Unica elkartean

12:00 Iruñean Kantuz. Gure karrikak animatuko dituzte, Mercader­estik hasita

12:30 Filmen osagarri tailerra La Unica Elkartean

12:30 Erronda musikala auzoko kaleetan Irrintzitik abiatuta

13:00 POnTE FRITO Burgesa La Unica Elkartean

13:00 Poteo kalejira HIESaren aurkako Batzorde Hiritarra, Zabaldi, Auzoenea eta Gaztetxearen artean

13:15 Bermuteoa Jarautan. Neskak mutil itxuran eta mutilak neska itxuran

15:00 Bazkaria Irrintzi Peñan

15:00 Bokata jatea Jarauta kalean

15:00 Bazkari herrikoia Iruñeko Algara elkartean. Txartelak Zabal­din (Navarreria plazan) eta Auzoenean (Aldapa kalean) salgai 12 eurotan, txikientzako 6 eurotan.

16:30 Musika Irrintzi elkartean

18:00 Kalejira: Burguak zeharkatuz! Kalejira Redin kaletik, Karmen, Navarreria, Caldereria, Xabier kalea, Estafeta, Mercaderes, Udal Plaza, San Saturnino, Jarauta eta buelta Navarreria plazaraino. Amaiera ustekabea Gaztetxe eta Zabaldiren esku­tik. Kalejira ostean Gaztetxea kantautorea

23:00 The Ladj’s & Monikrak Selectora Zabaldin

23:30 Dantzaldia Iruñeko Algara (Bullicio) Peñan (Karmen, 22). Lu­tziano Txow

Otsailaren 12, astelehena

17:30 Askaria puska-biltzan jasotakoarekin, Mañuetako frontoian

19:00 Zitalaren ibilbidea Navarreriatik, auzoko trikitilariekin eta Haizeberri gaiteroekin, kalejiran, Mercaderes, Udal Plaza, San Saturnino eta Jarautan barrena, Santa Ana Plazaraino. Salda beroa bana­tuko da, su ikuskizunarekin