Gasteizko inauteriak
7.039 lagunek hartuko dute parte asteburuan Gasteizko Inauterietako desfileetan
eitb.eus
25 konpartsek hartuko dute parte otsailaren 10eko eta 11ko desfileetan.
25 konpartsek eta 7.039 lagunek hartuko dute parte 2018ko Gasteizko Inauterietako desfileetan, otsailaren 10ean eta 11n. Konpartsek dena prest dute, eta larunbat arratsalderako eta igande goizerako desfileetarako mozorroak ateratzeko irrikan daude.
Aurten, gainera, lagun gehiago izango dira konpartsetan, iaz baino konpartsa bat gehiago izango baita, Zabalganakoa, alegia.
Bestalde, otsailaren 1etik 15era bitartean 2018ko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketara aurkeztutako kartelen erakusketa izango da Ibaiondoko, Lakuako eta Pilarreko
gizarte etxeetan.
Era berean, Sardinaren Erakusketa zabalik izango da gaurtik, otsailaren 5etik, 13ra arte, Turismo Bulegoan.
Inauterietako program
Asteartea, otsailak 6
18:00etan. Goiuri Jauregian, Inauterien hasiera: konpartsen aurkezpena eta gonbidapena herritarrei Inauterietan
Ostegun gizena, otsailak 8
17:30etik - 19:30era. Haur abesbatzen kalejira hiriko kale eta plazetan zehar. Udalaren Folklore Akademiako abesbatzak, musikariak eta dantzariak eta Arabatxo haur abesbatzen Arabako federazioko abesbatzak.
19:30ean. Espainia plazan, Udalaren Folklore Akademiako abesbatzak, musikariak eta dantzariak eta Arabatxo haur abesbatzen Arabako federazioko abesbatzak batera arituko dira.
Ostirala, otsailak 9
21:00etan. Andre Maria Zuriaren plazan, "KIMUAK, inauzi eta berriak hazi" Inauterietako ikuskizuna, Indarra kultur elkartearen eskutik.
Larunbata, otsailak 10
13:00etan. Gasteizko margolarien kalejira eta "Ibiltariari" mozorroa janztea. Ibilbidea: Geltoki plazatxoa, Eduardo Dato kalea, Posta kalea eta Andre Maria Zuriaren plaza.
18:30ean. Inauterietako konpartsen desfilea kale hauetatik: Legutianoko atea, Bilbo plaza, Frantzia kalea, Bake kalea, Ramon Ortiz de Zarate kalea, Florida kalea eta Florida parkea.
23:00etatik 03:00etara. Espainia plaza Dantzaldia Kresala taldearen eskutik.
00:00etatik 02:00etara. Batukada Beriba Samba Eskola taldearen eskutik.Ibilbidea: Andre Maria Zuriaren plaza, Mateo Moraza kalea, San Frantzisko aldapa, Aiztogile kalea, San Frantzisko Xabierkoaren kantoia eta Pintore kalea.
Igandea, otsailak 11
12:00etan. Inauterietako konpartsen desfilea kale hauetatik: Legutianoko atea, Bilbo plaza, Frantzia kalea, Bake kalea, Ramon Ortiz de Zarate kalea, Florida kalea eta Florida parkea.
Asteartea, otsailak 13
18:00etatik 20:30era. Sardinaren dantzaldia Lisker taldearen eskutik.
20:00etan. Sardinaren erreketa.
naren erreketa.