Itxi

Ostegun Gizena

Inauteriek eztanda egin dute Tolosan, txupinazo jendetsu batekin

Erredakzioa

Leer en Castellano

Berazubiko legionarioak arduratu dira, eguerdian, festari hasiera emateaz; sei egun daude aurretik, Inauteriez gozatzeko. Milaka tolosar izan dira Udaletxearen aurrean, jaiari ongietorria emateko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Oso jendetsua izan den txupinazo batekin, Tolosako Inauteriak hasi dira eguerdian. Ostegun Gizenak milaka lagun batu ditu herriko Udaletxearen aurrean, batez ere hainbat nerabe eta gazte, eta Tolosak, orain, sei egun ditu aurretik festaz gozatzeko. Zenbait tolosar eta bisitari mozorrotuko dira bertan, ondorengo ordu eta egunotan.

Aurten, Berazubi karrozako "legionarioak" arduratu dira Inauteriei hasiera emateaz. Ekitaldian, Berazubiren independentzia aldarrikatu dute; "errege emeritoaren" aurrean egin dute. Kabi-Alai elkarteak beraiei eman die aurtengo "kuttuna"; izan ere, 80ko hamarkadan hasi ziren Berazubikoak festa espiritu kritikoaz eta alaitasunez betetzen.

Tolosako Udalera euren parodiarik arrakastatsuenarekin iritsi dira, alegia, legionarioen parodiarekin. Milaka tolosar zeuden bertan, nahiz eta Inauterietako hasiera honetan eguraldia oso desatsegina izan den; euria egin du, eta tenperatura oso hotza zen, baina, hala eta guztiz ere, jende asko bildu da txupinazoaz gozatzeko.

Aurreraren Danborrada, arratsalde honetan

Ostegun Gizen honetan, 20:00etatik, Danborrada izango dute hizpide, Aurrera Kirol Elkartearena, hain zuzen; gerora, kontzertua izango da, 22:30etik aurrera. Ostiral Mehean, jaialdia egongo da Leidorren, eta, jarraian, ekitaldiz betetako asteburu bat hasiko da; larunbatean, Zaldunitaren Bezperan, erraldoiak eta buruhandiak irtengo dira, bai eta danborrada gehiago ere, eta igandean, Zaldunitan, karrozak eta konpartsak aterako dira, musika protagonista bilakatuta.

Astelenitan, hilaren 12an, eta Asteartitan, hilaren 13an, txarangek girotuko dituzte Tolosako kaleak ia etengabe; Sardinaren Agurra astearteko 23:30ean eg

Albisteak (3)

Bideoak (1)