Lan-gataza
Aurreakordioa lortu dute Bilboko TAOko langileek eta enpresak
AGENCIAS | REDACCIÓN
Astearte honetan asanblea egingo dute langileek, aurrekoardioa onartu eta urtarrilaren 2an abiatutako grebari amaiera eman edo ez erabakitzeko.
Bilboko TAO zerbitzua kudeatzen duen konpainiaren (Eysa-Cycasa) zuzendaritzak eta enpresa batzordeak aurreakordioa lortu zuten atzo, astelehena. Langileen bozketa egingo dute gaur, eta, bertan, aurreakordioa onartu eta urtarrilaren 2an abiatutako greba amaitu edo ez erabaki beharko dute.
Aurreko bi bilerak akordio barik bukatu eta gero, aldeek aurreakordioa lortu dute hirugarrenean, Eusko Jaurlaritzako Enplegu Saila bitartekari zela.
Hain zuzen ere, ELA, UGT, Denok eta USO sindikatuek babestu zuten aurreakordioa (enpresa batzordeko 9 kideetako 8). LABek, aldiz, aurka egin zuen.
Aldeek ez zuten aurreakordioaren edukiaren berri eman nahi izan, langileek asanblean ezagutu dezan.
Enpresatik “positibo”tzat jo zuten aurreakordioa, eta adierazi zuten Eysa-Cycasak “esfortzu handia” egin duela grebari amaiera emateko. Horregatik, aurrekordioa onartzea espero dutela gaineratu zuten.
Bilboko TAO zerbitzuko langileek greba mugagabea abiatu zuten urtarrilaren 2an, zuzendaritzak kaleratutako zazpi lankide berriro kontratatzea eskatzeko eta lan hitzarmen berria aldarrikatzeko.