Istripua
Bi pertsona zauritu dira euren autoak Gasteizko tranbiaren kontra talka eginda
EITB.EUS
Istripua Wellingtongo dukearen kalean izan da, eta ordu erdiz etenda egon da Ibaiondo adarreko zerbitzua.
Bi pertsona zauritu dira gaur ibilgailu batek eta Gasteizko tranbiaren konboi batek izandako istripu batean. Ibaiondo adarreko zerbitzua ordu erdiz eten behar izan dute.
Euskotrenek txio batean jakinarazi duenez, konboi batek orotariko ibilgailu batekin egin du talka Wellingtongo dukearen kalearen eta Valentin Foronda zidorrak bat egiten duten bidegurutzean, 08:00ak aldera. Talkaren ondorioz, bi pertsona Santiagoko Ospitalera eraman dituzte, zaurituta.
Bidea garbitu bitartean, Ibaiondo eta Euskal Herria geltokien arteko tranbia zerbitzua bertan behera utzi dute. Zerbitzua 08:35 aldera berrezarri dute.
Gasteizko Tranbia: zerbitzurik gabe Ibaiondo-Euskal Herria artean auto istripu batengatik
— Euskotren (@euskotrenEJGV) 19 de febrero de 2018
Suhiltzaileak harrapatuta geratu den gidaria atera behar izan dute. Argazkia: Gasteizko suhiltzaileak