Kargatzen...
Itxi

Gipuzkoa

Sute batek kalte handiak egin ditu Donostiako gozotegi batean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Garrak 03:30 aldera piztu dira Tina gozotegian, Intxaurrondoko auzoan. Ez da inor zauritu.

Bi suhiltzaile sutea izan den lekuan. Argazkia: <a href='https://twitter.com/BomberosEuskadi?lang=es' target='_blank' title='Bomberos Euskadi'>Euskadiko suhiltzaileak</a>

Sutea piztu da bart Donostiako gozotegi batean eta kalte handiak egin ditu establezimenduan, Donostiako Suhiltzaileen iturriek jakinarazi dutenez.

Garrak 03:30ean piztu dira Tina izeneko gozotegian, Basotxiki kalean, Intxaurrondo auzoan.

Donostiako suhiltzaileak bertaratu dira eta sua amatatu dute. Kalte handiak ditu. Zorionez, ez da inor zauritu.