QR KODEAK GELTOKIETAN
Gasteizek QR kodeak jarriko ditu bus geltokietan, itxaron denbora ezagutzeko
EITB.EUS
Telefono adimenduen bidez, esker bidaiariek hiri autobusen inguruko informazio gehigarria eskuratu ahal izango dute.
Gasteizko hiri barruko autobus garraioa kudeatzeaz arduratzen den TUVISA enpresak QR kodeak jarriko ditu hiriko geltoki guztietan, bidaiariek telefono adimendunen bidez hurrengo autobusaren zain zenbat denbora eman beharko duten jakin dezaten.
Telefono adimenduna erabiliz kode horiek eskaneatzen dituzten pertsonek automatikoki jasoko dute informazio hori pantailan: geltokira iritsiko den hurrengo ibilgailua zein den eta zein lineatakoa den. Gainera, linea osoa ikusi ahal izango dute mapa batean.
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak iragarri duenez, autobusen ibilbide osoan zehar jarriko dituzte QR kodeak. Guztira, 223 markesina eta 112 zutoinetan egongo dira, eta Pazko astearen ondoren ekingo diote horiek jartzeari.
Alkateak azpimarratu duenez, “Udal gobernutik TUVISA modernizatzen jarraitzen dugu, eta hamar autobus hibridoak iristen diren bitartean, urratsak egiten joango gara, Udalaren garraio sozietateak baliabide gehiago izan ditzan”.