Itxi

Bizkaian

Zortzi lagun ospitaleratu behar izan dituzte, Gorlizen kea arnastu ostean

eitb.eus

Leer en Castellano

Intoxikatuak Urdulizko Ospitalera eraman dituzte. Suhiltzaileek, berriz, ikerketa abiatu dute sutearen nondik norakoak argitzeko.

Etxebizitzaren egoera, sutearen ostean. Argazkia: Iker Salgado

Zortzi lagun ospitalera eraman behar izan dituzte gaur (asteartea) goizean, Gorlizen, Ondargane bideko lehen atariko etxebizitza batean, piztutako sute batean kea arnastu baitute.

Sutea 08:25ean piztu da etxebizitzako lehen pisuetako baten logela batean. Bizkaiko Suhiltzaileak bertaratu dira, eta ikerketa abiatu dute sutearen nondik norakoak argitzeko, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Sutearen ondorioz, zortzi lagunek kea arnastu dute, eta Urdulizko Ospitalera eraman dituzte.

Etxebizitzaren egoera, sutearen ostean. Argazkia: Iker Salgado

Suhiltzaileek 09:15ean itzali dute sua, eta etxebizitza aireratzen geratu dira.

Etxebizitzaren egoera, sutearen ostean. Argazkia: Iker Salgado