gipuzkoa
Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Legazpin izandako sute batean kea arnasteagatik
Agentziak | Erredakzioa
Sutea bart piztu da koltxoi batek su hartzean. Etxebizitzako bizilagunek, 31 eta 36 urteko bi gizonek, amatatu dituzte garrak.
31 eta 36 urteko bi gizon ospitalera eraman dituzte bart Legazpiko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnasteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Sutea 02:15 aldera piztu da Arantzazu auzoko etxebizitza batean, koltxoi batek su hartzean.
Bizilagunek eurek amatatu dute sutea. Suhiltzaileek etxea aireztatu dute, eta ez dute eraikina hustu behar izan.
Bi gizonak Zumarragako Ospitalean artatu dituzte.