Itxi

Uztailaren 6tik 13ra

2018ko San Fermin jaiak iragartzeko zortzi kartel finalistak aukeratu dituzte Iruñean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Herritarrek maiatzaren 2tik 14ra bitartean eman dezakete botoa.

2018ko San Fermin jaietako zortzi kartel finalistak. Argazkia: Iruñeko Udala

2018ko San Fermin jaietako kartel lehiaketaren zortzi finalistak aurkeztu ditu dagoeneko Iruñeko Udalak, Twitter bidez.

#SF18 #VotacionCartel #KartelBozketa

Entzierroa, erraldoien dantza, jaiaren unibertsaltasuna edo emakumea dira nagusi epaimahaiak aurten aukeratutako zortzi kartelotan.

Hautatu 2018ko sanferminetako irudia

Herritarrek maiatzaren 2tik 14ra bitartean eman dezakete botoa online, Iruñeko Udalaren webgunean; 010 telefonora deituta (948 420 100 zenbakira, Iruñeaz kanpotik deituz gero), edota aurrez aurre, Sanduzelai, Kondestable, Iturrama, Zabalgune, Mendillorri, Milagrosa eta Jus la Rocha civivox zentroetan.

Botoa emateko baldintza bakarra Iruñean erroldatuta egotea da.

Aurtengo edizioan, 332 kartel aurkeztu dituzte, iazkoaren antzera.

Hauek dira zortzi finalistak: