Kargatzen...
Itxi

Gertakaria

Auto bat uretara erori da Arriluze kaian, Getxon

E.L | eitb.eus

Leer en Castellano

Gertakaria 14:00ak aldera jazo da. Antza denez, Volskwagen Golf autoaren jabea deskargatzen ari zen, ibilgailua uretara erori denean.

Auto bat uretara erori da Arriluze kaian, Getxon (Bizkaia). Argazkia: <a href='https://twitter.com/BomberosBizkaia' target='_blank' title='Bizkaiko suhiltzailea'>Bizkaiko suhiltzailea</a>

Auto bat uretara erori da Arriluze kaian, Getxon (Bizkaia), bertako Udaltzaingoko iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.

Gertakaria 14:00ak aldera jazo da. Antza denez, Volskwagen Golf autoaren jabea deskargatzen ari zen, ibilgailua uretara erori denean.

Ez da inor zauritu; izan ere, autoaren jabea ibilgailutik kanpo zegoen uretara erori denean. Dirudienez, ibilgailuak atoi bat zuen atzean, iturriek azaldu dutenez.

Suhiltzaileek eta Gurutze Gorriak autoa uretatik atera dute.