Itxi

Kamioiaren ezbeharra

San Mameseko tunelak berriro zabaldu dituzte, orduak itxita eman ondoren

eitb.eus

Leer en Castellano

19:00ak aldera, Udaleko garbiketa zerbitzuek lana amaitu dute; Ertzaintzak zonaldea aztertu eta tunelak berriro zabaltzeko baimena eman du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Paper bobinak zeramatzan kamioi bat irauli egin da, eta ondoren su hartu du San Mameseko tuneletan, Bilbon. Istripuaren ondorioz hiriko sarrerak eta irteerak kolapsatu egin dira. Tunelek sei ordu itxita eman dituzte, baina arratsaldeko zazpietan irteerako erreiak berriz zabaldu dituzte. Gutxi gorabehera ordu eta erdi geroago sarrerako erreiak ere ireki dituzte, eitb.eus-ek bere egoitzatik egiaztatu ahal izan duenez.

19:00ak aldera, Udaleko garbiketa zerbitzuek lana amaitu dute; Ertzaintzak zonaldea aztertu eta tunelak berriro zabaltzeko baimena eman du. Hasiera batean, bakarrik irteerako erreiak zabaldu dituzte.

Ezbeharra 12:40 aldera gertatu da San Mameseko tuneletan, Euskal Herriko Unibertsitateko instalazioen eta EiTBko egoitzaren aurrean. Ibilgailua irauli egin da eta errepideko lau erreiak oztopatu ditu. Ondoren berehala su hartu du kamioiak.

Larrialdi zerbitzuek kamioilaria erreskatatu dute. Gizona ibilgailuaren leihotik atera dute. Gidariak zauri arinak ditu.

Zenbait leherketa gertatu dira, baina suhiltzaileen kamioiek sua itzaltzea lortu dute, 20 bat minutu lanean eman ondoren.

Hirira sartzeko bide alternatiboak erabiltzeko gomendioa eman diete Udaleko iturriek gidariei. Hala ere, auto-ilara luzeak izan dira Bilboko sarrera eta irteeratan, eta baita hirian bertan ere.

San Mameseko tunelak (Bilbo). Argazkia: EFE

Bizkaiko hiriburura Sabino Aranatik sartu edo ateratzen ez saiatzeko gomendioa eman die Udalak herritarrei. Horregatik, beste aukera batzuk erabiltzeko eskatu die.

Sua guztiz itzaltzeko lan egin dute suhiltzaileek, behin itzalita, kamioia “hoztu” behar zutelako, ibilgailua errepidetik kendu ahal izateko.

Sabino Aranatik sartu eta ateratzen ez saiatzeko gomendioa eman du Bilboko Udalak. Beste aukera batzuk baliatzeko eskatu du, zonaldean “kolapso ikaragarria” izan delako.

Era berean, ezbeharrak Bizkaibuseko zerbitzuari eragin dio, konpainiak berak Twitter sare sozialean onartu duenez. Atzerapenak eta ibilbide aldaketak gertatu dira zenbait lineatan.

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Galeriak (1)