Itxi

Gasteizen

Gasteizek dagoeneko badu 2018ko Andre Maria Zuriaren jaietarako kartela

eitb.eus

Leer en Castellano

2018ko Andre Mari Zuriaren jaietarako irudiak 1.500 euroko saria jasoko du. Gainerako finalistek 250 euroko saria jasoko dute.

2018ko Andre Mari Zuriaren jaietako kartela. Argazkia: Gasteizko Udala.

Uxue Castillo Egurenek aurkeztutako 'Juego sí' kartelak irabazi du Gasteizen abuztuaren 4tik 9ra bitartean ospatuko diren Andre Mari Zuriaren Jaiak iragartzeko kartel lehiaketa.

Bigarren fasean, finalisten artetik 'Juego sí' leloa duena jo du irabazletzat, bozken % 60 lortu baitu. 'Chelidonium maja' izenekoak botoen % 20 jaso du eta 'Zeledonekin dantza'k beste % 20 jaso du.

2018ko Andre Mari Zuriaren jaietarako irudiak 1.500 euroko saria jasoko du. Gainerako finalistek 250 euroko saria jasoko dute.

39 autorek aurkezturiko 42 kartel onartuen artetik, diseinu grafikoan adituak diren arabar profesionalek osatutako epaimahaiak hauek hautatu zituen lehen fasean:

'Juego si' Uxue Castillo Egurenena.

'Chelidonium Maja' Uxue Castillo Egurenena.

'Zeledonekin dantza', Laura Arrue Garciarena.

'Celedon', Vicent Ramon Pascualena.

Hauek osatu dute epaimahaia: Kultura Zerbitzuko eta Komunikazio Bulegoko teknikari bana, eta Gasteizko Arte eta Diseinuko goi mailako Eskola, Arte eta Lanbide Eskola, eta Ekialdea BHI (Arte Batxilergoa). Ikastetxeek partaidetza-prozesu baten bidez eman dute botoa.

Aurkeztutako kartelen erakusketa, Lakua, Iparralde eta Judimendi gizarte etxeetan izango da, 2018ko uztailaren 9tik 27ra bitartean.