Nafarroa
Sute batek sei auto eta hainbat edukiontzi erre ditu Iruñean
Agentzia | Erredakzioa
Glazietako zeharkalean aparkatuta zeuden ibilgailuak. Handik metro gutxira, hainbat edukiontzik hartu dute su.
Iruñeko Glazietako zeharkalean (Iturrama auzoa) aparkatua zeuden sei auto kiskali dira bart, Nafarroako Suhiltzaileek jakinarazi dutenez.
Horrez gain, handik 100 metrora, baina zeharkale berean, edukiontzi bat ere erre da.
Nafarroako suhiltzaileek amatatu dituzte garrak, eta Udaltzaingoak ibilgailuen egileak jakinaren gainean jarri ditu. Sutea zerk eragin duen ikertzen ari dira orain.
Coches ardiendo esta madrugada en Iturrama (Pamplona). pic.twitter.com/hzaAcmvmGV
— Javier Abrego (@fjabrego) 20 de junio de 2018
Aurretik ere beste sute bat izan da kale horretatik gertu dagoen Antso Azkarraren etorbidean. Beste edukiontzi bat erre dute bertan.