Ekainaren 23an
15 su piztuko dituzte Bilbon, gau magikoan
EiTB.EUS
Suak pizteko beharrezkoa da horretarako baimena izatea, azpimarratu du Udalak. Barruti guztietan egingo da gutxienez su bat.
Bilboko Udalak 15 su pizteko baimena eman du, urteko gaurik magikoenetariko batean, San Joan bezperan, ekainaren 23an. Azpimarratu duenez, suak pizteko ezinbestekoa izango da Espazio Publikoa Erabiltzeko Udal Bulegoaren aldez aurreko baimena izatea.
Aurten ere hiriko barruti guztietan egingo dituzte suak: Deustun, Erriberan, San Inazion, Ibarrekolandan, Matikon, Etxebarria parkean, Santutxun, Otxarkoagan, Abusun, Buian, Iralan, Olabeagan, Zorrotzan, Masustegin eta Iturrigorri-Peñaskalen.
Hauek dira baimena eskuratu duten suak:
1. Berrizko ibarbidea (Deustu)
2. Portueder plaza (San Inazio - Elorrieta)
3. Eugenio Olabarrieta plaza, San Pablo elizaren atzeko aldean (Deustuibarra)
4. Santa Maria Josefa Sancho de Guerra plaza (Ibarrekolanda- Sarriko)
5. Uzturre plaza (Matiko)
6. Ugarte plaza (Otxarkoaga)
7. Etxebarria parkea
8. Karmelo plaza (Santutxu)
9. Ibaieder parkea (Abusu)
10. Goribibeaskobidea (Buia)
11. Eskurtze parkea (Irala)
12. Vaguada plaza (Iturrigorri – Peñascal)
13. Zirgarien kaia (Olabeaga)
14. Azoka parkea (Zorrotza)
15. Masustegi estrata, futbol-zelaiaren atzealdean.
Gainera, Bilbo Zaharrean ere –Bilbo Zaharra plazaren eta Iturburu plazaren artean–, surik egingo ez den arren, zenbait ekintza antolatu dituzte: erromeria, kalejira eta txokolate-jana.
Halaber, baimendu gabeko suren bat ikusiz gero, Bilboko Udaltzaingoaren telefonora deitzeko eskatu die Bilboko Udalak herritarrei.
Arreta neurriak
Suei dagokienez, jarraitu beharreko lehen aholkua udaltzainen aginduei kasu egitea da, horretarako jarritako guneetan eta hartu beharreko kautelazko neurrietan.
Halabar, sua zuhaiztietatik gertu ez piztea aholkatu dute, baita gutxieneko 15 metroko distantzia errespetatzea ere, ibilguiluei, etxebizitzei…dagokienez.
Sua asfalto gainean eginez gero, metalezko txapa bat jarri beharko da, hura babesteko eta kalteak ekiditeko. Egurra soilik erabiltzea aholkatu dute, eta inoiz ez aerosolak, plastikoak edota neumatikoak.
Suaren gainetik salto ez egiteko ere eskatu dute, balizko erredurak ekiditeko, bereziki alkohola edanez gero, gehiegi edateak benetan egoera arriskutsuak eragin ditzakeelako.
Behin jarduera amaituta, sua benetan itzalita dagoen ziurtatu beharra dago.
SanJuan egunerako gutxi falta da
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) 22 de junio de 2018
Arriskua barik ospatzeko hemen dituzu Zerbitzuko aholkuak #Suhiltzaileak pic.twitter.com/PyLJEOJDug