Kargatzen...
Itxi

Kaleak eta tarteak

Ekainaren 30etik aurrera, Bilboko abiaduraren muga orduko 30 kilometrotan

eitb.eus

Leer en Castellano

Hala ere, kale guztietan ez da 30 kilometro orduko muga ezarriko eta kale batzuetan 50 kilometrora zirkulatu ahal izango da, besteak beste, Sabino Aranan eta Juan Antonio Zunzunegin.

“Bilbon, 30 bider hobeto bizi gara” informazio-kanpainaren aurkezpena. Argazkia: Bilboko Udala

“Bilbon, 30 bider hobeto bizi gara” informazio-kanpaina abiatu du gaur Udalak, ekainaren 30etik aurrera Bilboko abiaduraren muga orduko 30 kilometrotan ezarriko dela iragartzeko.

Hala ere, kale guztietan ez da 30 kilometro orduko muga ezarriko eta kale batzuetan 50 kilometrora zirkulatu ahal izango da.

Edukiera handiko errepideekin edo autobideekin lotura egiten duten kaleak edo kale-zatiak dira, Bilboko sarrera-irteerak dira, edo auzoak lotzen dituzten errepideak dira. Horren bidez zirkulazioaren arintasuna bilatuko da. Kale horietako batzuk dira Sabino Arana, Errekalde Zumarkalearen zati bat, Juan Antonio Zunzunegi, Zumalakarregi etorbidea edo Maurice Ravel.

Bizkaiko hiriburuan kaleen 377 kilometro daude eta horietatik % 87an jarriko da orduko 30 kilometroko muga; gainerako % 13an 50 kilometrora zirkulatu ahal izango da.

Alfonso Gil, alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkariak adierazi du kanpaina honekin auto-gidariei eta herritar guztiei erakutsi nahi dizkiela Bilbon orduko 30 kilometrora joateak dakartzan onurak.

Osasunaren Munduko Erakundearen arabera, orduko 50 kilometrora gertatzen den harrapaketa batean, heriotza izateko arriskua zortzi bider handiagoa da orduko 30 kilometrora gertatzen bada baino.

Albisteak (1)