Itxi

IRUÑEA

Globo aerostatiko batek Taconera parkean lur hartu du

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Gertatukoaren inguruko bertsio kontrajarriak eman dituzte Udaltzaingoak eta hegaldiaren arduradunek. Larrialdiko lurreratzea izan da batzuentzat eta ohiko maniobra, ostera, besteentzat.

Globoak Taconeran lur hartu du. Argazkia: <a href='https://twitter.com/PamplonaIrunaPM?lang=es' target='_blank' title='@PamplonaIrunaPM'>@PamplonaIrunaPM</a>

Globo aerostatiko batek Taconera parkean lur hartu du ostegun honetan. Dena den, Iruñeko Udaltzaingoak eta hegaldiaren arduradunek gertatukoaren inguruko bertsio kontrajarriak eman dituzte. Larrialdiko lurreratzea izan da batzuentzat eta ohiko maniobra, ostera, besteentzat.

Udaltzaingoaren iturriek Efe albiste agentziari kontatu diotenez, entzierroko dispositibotik bueltan zetozen agenteak globoaren lur hartze unearen lekuko izan dira. Iturri horren esanetan eta globoan zihoazen pertsonek agenteei kontatukoaren arabera, bi arazo izan dituzte: batetik, euria hasi duela eta globoaren estalkia ez zela iragazgaitza; bestetik, tximistak globoa jotzeko beldurra zutela. Hori dela eta, Udaltzaingoaren esanetan, ahal izan duten lehen tokian lur hartu dute. Larrialdi kasuetan izan ezik, bestelako kasuetan globoek hiriko edozein tokitan lur hartzea debekatuta dutela dio Udaltzaingoak.

Hegaldiaren arduradunek, ostera, ohiko maniobra bat izan dela adierazi dute. Are gehiago, ukatu egin dute arazorik egon dela. Halaber, gaur Taconeran egin bezala, atzo Taxoaren eta Mutiloabeitin lur hartu zutela azpimarratu dute. Globo aerostatikoek nahi duten tokian aireratu eta lur hartu dezaketela aldarrikatu dute.

Sanferminetan kaleko saltokiak egoten diren tokitik gertu lurreratu da globoa.