Itxi

Zinema

Udako zinema bueltan da Bilbon

eitb.eus

Leer en Castellano

Uztailaren 18tik abuztuaren 9ra, hainbat film eskainiko dituzte doan Bilboko kaleetan, hala nola "La La Land", "Gernika" eta "Verano 1993".

"La La Land" abuztuaren 2an eskainiko dute, Errekalden

Uda honetan ere, Bilboko Udalak hainbat film eskainiko ditu kalean, doan, udako programazioaren baitan, uztailaren 18tik abuztuaren 9ra.

Gainera, aurten, hiru bilbotar zinemagile omenduko dituzte: Koldo Serra, Pedro Rivero eta Pablo Berger.

Ohikoa denez, saio guztiak euskal film labur batekin hasiko dira, eta ondoren film luzea etorriko da.

Hauxe da egitarau osoa:

 

UZTAILAK 18

21:30 Indautxu plaza (Indautxu). Koldo Serraren gaua.

- EL TREN DE LA BRUJA (2003, Koldo Serra, 18 min)

- GERNIKA (2016, Koldo Serra, 110 min)

 

UZTAILAK 19

21:30 Erriberako merkatuaren kanpoaldea (terraza). Pedro Riveroren gaua.

- BIRDBOY (2011, Pedro Rivero, Alberto Vázquez, 13 min)

- PSICONAUTAS (2015, Pedro Rivero, Alberto Vázquez, 76 min)

 

UZTAILAK 25

21:30 Ugarte plaza (Otxarkoaga)

- ZACARIAS (2017, Violeta Trincado, 13 min)

- EL INCREIBLE HOMBRE MENGUANTE (1957, Jack Arnold, 81 min) Euskarazko azpi-tituluekin

 

UZTAILAK 26

21:30 Ibarrekolanda Plaza (Sarriko)

- ZIREN (2017, Aitzol Saratxaga, 21 min)

- LOS CASOS DE VICTORIA (2016, Justine Triet, 97 min)

 

ABUZTUAK 1

21:30 Sabino Arana kalea, 40-42 (Basurto)

- GURE HORMEK (2017, Maider Fernández Iriarte, María Elorza Deias, 15 min)

- VERANO 1993 (2017, Carla Simón, 97 min)

 

ABUZTUAK 2

21:30 Errekalde plaza (Errekalde)

- JUNE (2018, Arantza Ibarra Basáñez, 8 min)

- LA CIUDAD DE LAS ESTRELLAS: LA LA LAND (2017, Damien Chazelle, 128 min)

 

ABUZTUAK 8

21:30 Funikular plaza (Castaños)

- AREKA (2017, Atxurra Taldea, 7 min)

- IGELAK (2017, Patxo Telleria, 98 min) Euskaraz, gaztelaniazko azpi-tituluekin

 

ABUZTUAK 9

21:30 Karmelo plaza (Santutxu) Pablo Bergerren gaua

- MAMÁ (1988, Pablo Berger, 12 min)

- ABRACADABRA (2017, Pablo Berger, 96 min)