Itxi

ALERTA METEREOLOGIKOA

Abisu horia gaur arratsaldean, prezipitazio handiengatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Zaparrada arin zein moderatuak espero dira. Hainbat tokitan zaparrada gogorragoak izan daitezke, eta kazkabarra ere egin dezake.

Gasteizen ekaitz. Argazkia: EiTB

Euskalmetek abisu horia ezarri du Euskal Autonomia Erkidegoan prezipitazio handiengatik gaur arratsalderako. Halaber, Nafarroak abisu horian jarraitzen du eurite eta ekaintzengatik.

Abisu horia arratsaldeko 17:00etatik gauerdiko 00:00ak arte ezarri du Euskalmet euskal meteorologia agentziak Euskal Autonomia Erkidegoan.

Zaparrada arin zein moderatuak espero dira. Leku batzuetan zaparrada gogorragoak izan daitezkela eta kazkabarra ere botatzeko arriskua dagoela ere baieztu Euskalmetek. Gainera, Euskal Herriko puntu ezberdinetan, ordubetean, metro karratuko 15 litro ur jaso daitezkeela ere iragarri du.

Kalte materialak Tafallan, ekaitzaren eraginez

Ekaitz indartsu batek, intentsitate handiko haize boladekin batera, hainbat kalte material eragin zituen Tafallan (Nafarroa). Ez da zauriturik egon.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, suhiltzaileek, Cordovillako langileen babesarekin, ura ateratzeko eta askatzeko arriskua zuten elementuak bermatzeko lanak egin dituzte.

Estolda-zuloek ezin izan zituzten eroritako ura ebakuatu, eta uholdeak izan ziren hainbat etxabe, garaje eta merkataritza lokaletan. Halaber, haizeak bi tximiniari kalte handiak eragin zizkien, eta suhiltzaileek ondo bermatu behar izan zituzten, erortzea ekiditeko. Belodromoko estaldurarekin ere gauza bera egin zuten, urez bete zelako partzialki. Suhiltzaileek gutxienez 30 esku-hartze egin behar izan zituzten.

 

Albisteak (2)

Bideoak (1)