Sestaon
Bi gazte atxilotu dituzte, itxurazko pistola batez gasolindegi batean lapurtu ostean
Agentziak | Erredakzioa
Gertaera 08:00etan izan da, egileak autoan joan dira gasolindegira, eta, suzko arma bat erakutsi ostean, hiru tabako pakete lapurtu dituzte.
18 eta 20 urteko bi pertsona atxilotu dituzte larunbat honetan, Sestaon (Bizkaia), itxurazko pistola batekin gasolindegi batean lapurtu ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gertaera 08:00etan izan da, egileak autoan joan dira gasolindegira, eta, suzko arma bat erakutsi ostean, hiru tabako pakete lapurtu dituzte. Geroago arma itxurazkoa zela egiaztatu dute.
Behin Poliziari gertatutakoa jakinarazi eta segurtasun kamarak ikusi ostean, bi gazteak ordu batzuk geroago atxilotu ditu Udaltzaingoak.
Geroago, Ertzaintzaren polizia-etxera eraman dituzte, eta jarduketak bere gain hartu ditu.