Kargatzen...
Itxi

Gasteizko jaiak

Potoak ere debekatuta egongo dira Zeledonen jaitsieran

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Beirazko botillak ere debekatuta egongo dira, iaz bezala.

Argazkia: EFE

Bigarren urtez jarraian, Gasteizko Udalak debekatu egin du Zeledonen jaitsieran beirazko botillak sartzea Andre Maria Zuriaren plazan. Aurten, gainera, potoak ere debekatu dituzte.

Ertzaintza eta Udaltzaingoa batzartu egin dira gaur goizean, segurtasun neurriak koordinatzeko, eta Gorka Urtaran alkatea eta Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordea ere izan dira bertan.

 

Segurtasun neurriak iazkoen antzekoak izango dira, eta sexu erasoak galarazten saiatuko dira.

Albisteak (3)