Donostia
Umeak identifikatzeko eskumuturrekoak banatzen ari dira Donostian
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Haurra galduz gero, ahalik eta azkarren aurkitzeko asmoz egindako ekimena da. Guztira 1.000 eskumuturreko banatuko ditu Udalak.
Donostiako Udaltzaingoa umeak identifikatzeko eskumuturrekoak banatzen hasi da. Adingabe bat galduz gero, ahalik eta azkarren aurkitzeko asmoz egindako ekimena da.
Umearen izen-abizenak eta gurasoen edo haien arduradunaren telefono zenbakiak idatz daitezke eskumuturrekoetan. Udaletxean, Morlanseko Udaltzaingoan eta Zurriolako unitate mugikorrean eskuratu daitezke.
Ekimen bereziak antolatzen diren egunetan, Bulebarreko unitate mugikorrean ere lortu ahal izango dira.
Guztira 1.000 eskumuturreko banatuko dituzte.