Uztailak 27
Izkiko parke naturalak ateak irekiko ditu ilargi eklipsea ikusteko
Agentziak | Erredakzioa
20:25etik aurrera ilargia gorri kolorez ikusteko aukera egongo da. Ilargi eklipse horrek lau ordu iraungo ditu, 00:20ak arte, baina erabateko fasean ordubete iraungo du.
Izkiko parke naturalak ateak irekiko ditu ostiral honetan, uztailak 27, lekura hurbiltzen diren pertsonek Ilargi Eklipsea gertutik jarraitu eta hobeto ikusteko aukera izan dezaten. Ia lau orduko iraupena izango duen ilargi eklipsea izango da, hain zuzen, XXI. mende osoko luzeena.
Arabako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, 20:25etik aurrera ilargia gorri kolorez ikusteko aukera egongo da. Ilargi eklipse horrek lau ordu iraungo ditu, 00:20ak arte, baina erabateko fasean ordubete iraungo du.
Bitarte horretan, gainera, Jupiter, Saturno eta Marte planetak teleskopioekin behatzeko aukera emango dute Arabako Foru Aldundiak eta “La Otra Mitad” Astronomia elkarteak.
Abuztuaren 11n, zerua zeharkatuko duten izar iheskorrak ikusteko aukera emango du Izkiko parke naturalak. Pertseidak edo Done Laurendiren malkoak izenez ere ezagunak dira abuztuko argi-tanta horiek.