Aste Nagusia
Eraso sexistarik gabeko jaiak aldarrikatu dituzte konpartsek
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko Konpartsetako ordezkariek "nik gozatu, zuk errespetatu, hura zaindu" leloa aurkeztu dute, jaietan elkar errespetatu eta zaintzeko aldarrikapena.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bilboko Konpartsetako ordezkariek elkar errespetatu eta zaintzeko aldarrikapena egin dute astelehen honetan, "nik gozatu, zuk errespetatu, hura zaindu" lelopean, Bilboko Aste Nagusia "eraso sexista, abusu, irain eta jazarpenik gabe" gozatzeko.
"Emakumeak geure desiren jabe izan gaitezen nahi dugu, eta, hortaz, gizonek gozamen horren eskubidea errespetatzea. Lan bateratuan oinarritu nahi dugu Aste Nagusia, eta elkar zaintza sustatu", adierazi du Bilboko Konpartsen ordezkari batek.
"Ezinbestekoa" da, horren arabera, jarrera eta eraso sexisten aurrean irmo agertzea, emakumeen askatasuna mugatzen dutelako.
Azkenik, eraso sexistarik izanez gero, Bilboko Konpartsak biktimari babesa eta informazioa emateko prest egongo direla azpimarratu dute.