Kargatzen...
Itxi

LEHIAKETA

Rubik kuboaren nazioarteko lehiaketa bat egingo da asteburuan Bilbon

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

75 gaztek parte hartuko dute hainbat kategoriatan; besteak beste, esku batekin edo itsu-itsuan osatu beharko dute Rubik kuboa.

Argazkia: Bilboko Udala

"Bilbao Open Rubik" nazioarteko txapelketa egingo da estreinakoz datorren larunbatean eta igandean Bilborock aretoan. Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko, Andaluziako, Madrilgo, Kataluniako, Frantziako, Marokoko eta Errusiako 75 gaztek parte hartuko dute bertan.

Euskal Rubik Elkarteak eta Bilboko Udalak elkarlanean antolatu dute lehiaketa, "Ideiak Martxan" ekimenaren baitan, gazteentzat elkarguneak sortu eta udal programazioan parte hartzea helburu. Parte-hartzaileak hainbat kategoriatan lehiatuko dira; besteak beste, esku batekin edo itsu-itsuan osatu beharko dute Rubik kuboa.

Txanda bakoitzean, parte-hartzaileek bost Rubik kubo osatu beharko dituzte, eta emaitzak World Cube Association (WCA) elkartearen datu-basean gordeko dira. Ondorioz, munduko ranking batean sartuko dira.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, gazteek publiko gaztearentzat sortutako ekimena da, eta parte-hartzaileen batez besteko adina 16 urtekoa izango da.