Mugikortasuna
Bilbok Erandiora arteko bidegorria 700 metro luzatuko du
eitb.eus
Parte-hartze bidezko 2018ko aurrekontuetan onartutako proposamenetako bat da; 500.000 euro jarri ziren orduan proiektua gauzatzeko.
Alfonso Gil Bilboko Udalaren alkateorde eta Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen zinegotziak orain arte udaletxetik Elorrietara zihoan bidegorriaren luzapena aurkeztu du gaur, 700 metro gehiago izango ditu, eta ia Erandioraino helduko da.
Parte-hartze bidezko 2018ko aurrekontuetan onartutako proposamenetako bat da honako hau; 500.000 euro jarri ziren orduan proiektua gauzatzeko, Udalak agiri batean azaldu duenez.
Ibilbidea hau izango da: 2,30 metroko oinezbidea ibaiertzetik eta 2,5 metroko bidegorria, norabide bikoa, ibilgailuen zirkulaziotik bereizteko osagaiekin.
Lehen 'pedalkada'ren ekitaldia eta proiektuaren aurkezpena Andaluzia plazan egin dute, Elorrietako biribilgunearen ondoan.
Hain zuzen ere, Europako Mugikortasun Astearekin bat, Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun arloak abian jarri ditu duela sei urterik hona Bilbon bizikletaz zirkulatzen ikasteko antolatzen dituen ikastaroak.
12 urtetik gorakoentzat dira (adingabekoek arduradun batekin hartu beharko dute parte) eta galtzadatik modu seguruan zirkulatzen ikastea eta txirrindularien, oinezkoen eta beste garraiobide batzuen arteko bizikidetza ezin hobea lortzea dira helburuak.
Bilboko Udalak doan ematen ditu ikastaroak. Lekuak mugatuta daude. Ikastaro bakoitzaren iraupena ordu bi eta erdikoa izango da.