indarkeria matxista
Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Errenterian
Agentziak | Erredakzioa
Gainera, erasotzaileari bere jokabidea aurpegiratzean, gizonak eraso egin zion eta zauri arinak eragin zizkion. Astelehen goizean epailearen aurrean agertu ostean aske utzi dute.
Ertzaintzak 23 urteko gizon bat atxilotu zuen igandean, Errenterian (Gipuzkoa) emakume bati taberna baten kanpoaldean sexu-erasoa egitea egotzita, Segurtasun Sailak astelehen honetan jakitera eman duenez.
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, 07:15 aldera, San Juan de Olazabal kaleko taberna baten kanpoko aldean; Gizonak izaera sexualeko ukituak egin zizkion beste bi emakumerekin batera zioan biktimari.
Gizonari bere jokabidea aurpegiratzean, erasotzailearen eta emakumeen arteko liskarra piztu zen; ondoren, gizonak ukituak egindako emakumeari eraso egin zion.
Erasoaz ohartarazita, Ertzaintza tokian bertaratu zen eta biktima artatu ostean, anbulatoriora eraman zuten, zauri arinak eta antsietatea baitzeukan.
Ondoren, ertzainek susmagarria atxilotu zuten, eta astelehen goizean epailearen aurrean agertu ostean aske utzi dute.
___________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.