suteak
Lau edukiontzi erre dituzte Bilbon, hiru kaletan
EITB.EUS
Suteak 01:30ean jazo dira Erronda, Perez Galdos eta Henao kaleetan. Ez da beste kalterik izan.
Lau edukiontzi erre dituzte bart Bilboko hiru kaletan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Horren arabera, suteak 01:30 aldera piztu dira Erronda (Zazpi Kaleak) eta Perez Galdos (Basurtu) kaleetan. Lehenengoan, bi izan edukiontzi erre dira, eta bigarrenean, bakarra. Bilboko suhiltzaileek amatatu dituzte garrak, eta ez da beste kalterik izan. Goizean, beste edukiontzi bat topatu dute erreta Henao kalean (Abando).
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, baina oraingoz ez ditu sutearen egilea edo egileak atxilotu.