Basauri
2015eko Eskarabillera Landetan agertu da
eitb.eus
Martxoan aurkitu zuten, pinu batean zintzilik, Parentis-en-Bornen (Frantziako hegoaldea). 2018an berreskuratutako hirugarren Eskarabillera da dagoeneko (Zigorrak 2017, Zoroak 2014 eta Edurre 2015).
2015eko Eskarabillera Parentis-en-Bornen (Landak, Frantzia) agertu da, sare sozialetan jakitera eman dutenez. Urte horretako San Fausto jaietan, Edurre taldeak jaurtitzeko ohorea izan zuen.
Antza denez, Frantziako mendietan barrena txangoa egin zuten bi lagunen arteko elkarrizketan, plastikozko buru bat etxean zuela azaldu zion batak besteari. Martxoan aurkitu zuen pinu batean zintzilik, bere lursail batean. Buruak barruan gutun bat zuen, baina ez zuen “ezer ere ez ulertzen”.
Dirudienez, adiskideak gaztelaniaz zekien, eta azalpen bila Basauriko Udalera deitu zuen.
2018an berreskuratutako hirugarren Eskarabillera da dagoeneko (Zigorrak 2017, Zoroak 2014 eta Edurre 2015).