Itxi

XIII Deusto Bier Festa

Bilbok Oktoberfest jaia hartuko du urriaren 24tik azaroaren 4ra

eitb.eus

Leer en Castellano

2.200 metro karratuko karpa bat jarriko dute Botika Zaharrean, Euskalduna Jauregiaren azpian.

Iazko Oktoberfest jaia, Bilbon. Argazkia: OktoberfestOlé

Oktoberfest jaia Bilbora helduko da aurten ere. Hori horrela, 2.200 metro karratuko karpa bat jarriko dute Botika Zaharrean, Euskalduna Jauregiaren azpian, urriaren 24tik azaroaren 4ra.

Karpa hori bavariar estiloan apainduko dute, eta mahai eta banku luzeak jarriko dituzte. Bertan, Alemanian ohikoak diren garagardoak, saltxitxak eta beste hainbat produktu dastatu ahalko dira. Gainera, alemaniar musika joko du talde batek zuzenean.

Urtero bezala, jai tematikoak ere antolatu dituzte. Hauek dira:

- Osteguna, urriak 25: Jai unibertsitarioa. Garagardo bat doan, garagardo bakoitzeko, unibertsitateko karneta aurkeztean.

- Ostirala, urriak 26: Jai bikingoa. Kasko bikingoak oparituko dituzte.

- Igandea, urriak 28: Family Day. Umeentzako menu bat oparituko dute litro bateko garagardo bakoitzeko.

- Asteartea, urriak 30: Garagardoa % 50 merkeago.

- Asteazkena, urriak 31: Halloween. Litro erdi garagardo doan mozorrotuta doazenei.

- Igandea, azaroak 4: Saltxitxak 1,99 euroan salduko dituzte.

Karpa 13:00etatik 01:00etara zabalduko dute lanegunetan, eta 02:00etara ostiraletan, jaiegun bezperetan eta larunbatetan.