Itxi

Bizkaia

66 urteko gizon bat hil da Zornotzan, tren batek harrapatuta

eitb.eus

Leer en Castellano

Zornotza eta Bermeo arteko tren zerbitzua etenda egon da tarte batez. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Hirurogeita sei urteko gizon bat hil da Zornotzan (Bizkaia), Larrea auzoko trenbide-pasagunean, EuskoTreneko unitate batek harrapatuta.

Istripua 12:00ak jotzeko minutu batzuk falta zirenean gertatu da, Aita Roman Urtiaga kaletik gertu, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Bertaratutako osasun langileen gizonaren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.

 

 

Istripuaren ondorioz, Zornotza eta Bermeo arteko tren zerbitzua eten dute bi noranzkoetan, eta 13:00etan berrezarri dute zirkulazioa.

 

Trena: Amorebieta-Bermeo tartean trenen zerbitzua berrezarri da. Barkatu eragindako eragozpenak

— Euskotren (@euskotrenEJGV) 5 de noviembre de 2018