Sutea
Familia bat zauritu da Gernikan sute batean kea arnastuta
Agentziak | Erredakzioa
Familia bereko lau pertsona Gurutzetako ospitalera eraman dituzte Gernikako etxebizitza batean piztu den sutean kea arnasteagatik.
Familia bat zauritu da Gernikan, etxebizitza batean piztutako sutean kea arnastuta. Zaurituak, 38 urteko gizon bat, 40 urteko emakume bat eta beren bi seme-alaba adin txikikoak, Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte.
Sutea Gernikako Nafarroa Behera kaleko etxe batean piztu da asteazken honetan, goizaldeko 01:30ean.
Eraikinaren zati bat hustu dute eta suhiltzaileek sutea itzali dute. Ondoren, hustutako lagunak itzuli dira euren etxeetara. Sutearen nondiko norakoak argitu gabe daude oraindik.
Gernika-Lumo
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) 7 de noviembre de 2018
Azkenerako, Larrialdi-zerbitzukoek erabaki dute kaltetutako etxebizitzako 4 pertsonak Gurutzetako ospitalera eramatea #sute
__
Gernika-Lumo
Finalmente, los servicios de emergencias deciden el traslado de las 4 personas de la vivienda afectada al hospital de Cruces https://t.co/w2adcEC0bs
Kaltetutako etxebizitza. Argazkiak: Iker Salgado