Kargatzen...
Itxi

Sutea

Familia bat zauritu da Gernikan sute batean kea arnastuta

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Familia bereko lau pertsona Gurutzetako ospitalera eraman dituzte Gernikako etxebizitza batean piztu den sutean kea arnasteagatik.

Sutea Gernikako etxebizitza batean. Argazkia: Iker Salgado

Familia bat zauritu da Gernikan, etxebizitza batean piztutako sutean kea arnastuta. Zaurituak, 38 urteko gizon bat, 40 urteko emakume bat eta beren bi seme-alaba adin txikikoak, Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte.

Sutea Gernikako Nafarroa Behera kaleko etxe batean piztu da asteazken honetan, goizaldeko 01:30ean.

Eraikinaren zati bat hustu dute eta suhiltzaileek sutea itzali dute. Ondoren, hustutako lagunak itzuli dira euren etxeetara. Sutearen nondiko norakoak argitu gabe daude oraindik.


 

Kaltetutako etxebizitza. Argazkiak: Iker Salgado