54. EKITALDIA
Aldaketak izango dira aparkaleku, garraio eta errepideetan, Behobia-Donostia dela eta
EiTB.EUS
Udalak garraio publikoa erabiltzea gomendatu du. Bestalde, Illunbe lurpeko ordainpeko aparkalekua irekita egongo da asteburuan.
Datorren azaroaren 11n, igandean, 54. Behobia-Donostia lasterketa dela eta, Donostian eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko neurriak hartu ditu Udalak. Trafiko aldaketa horiek larunbatean bertan hasiko dira eta Udalak garraio publikoa erabiltzea gomendatu du.
Amara auzoan aparkatzea errazte aldera, Illunbe lurpeko ordainpeko aparkalekua irekita egongo da asteburu honetan. Larunbatean, hilaren 10ean, 11:00etatik 22:00etara eta igandean, azaroaren 11n, 8:00etatik 20:00etara.
LARUNBATA, AZAROAK 10
Larunbatean, 23:00etatik 01:00etara, tribunaren instalazioa dela eta, Legazpi kaletik hasita Boulevard Zumardia itxita egongo da, garraio publikoentzat izan ezik. Hortaz, Dbuseko 9 eta 25 lineen azken irteerak Legazpi kaletik egingo dira. B1, B3 eta B8 gautxorien geralekuak Legazpi kalean kokatuak egongo dira baita ere.
IGANDEA, AZAROAK 11
Igandean, hilaren 11n, goizeko 05:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte ezin izango da sartu Boulevard Zumardira Legazpi kaletik.
Peñaflorida kalea ibilgailu mota guztietarako moztuta egongo da 05:00etatik 17:00ak arte. Lasterketa amaitu arte, ibilgailu partikularrak (bertakoak izan ezik) ezin izango dira Boulevardera sartu Askatasun hiribidetik.
Zurriola hiribidea, Lapurdi plazatik, itxita egongo da 8:30etatik 9:00etara azken kilometroko arkua muntatu ahal izateko. Eta 9:30etatik desmuntaketa lanak amaitu arte, 15:15etan gutxi gorabehera.
8:30etatik aurrera Buenavista eta Herrera arteko biribilgunea itxita egongo da Behobia Gaztea lasterketaren irteera prestatzeko.
9:30etatik 15:00etara lasterketaren ibilbidea errazteko asmoz, Udaltzaingoak itxiko ditu zentrorako norabidea duten honako kaleak: Jose Elosegi, Ategorrieta, Nafarroa, Zurriola eta Boulevarda. Hiriko irteerek ez dute aldaketarik jasango eta gainerako bideak irekiak egongo dira.
Ulia pasealekuko bizilagunek, 9:30etik 13:00etara, Mendiola bidetik Herri Ametsa Ikastolara iritsiko dira eta bertatik Bidebietara.
Gomendatzen da ekialdetik atera nahi duten hiritarrek edo Altzara joan nahi dutenek Intxaurrondotik, Otxoki pasealekua eta saihesbidea erabil dezatela.
Korrikalariak hurbiltzen diren mementotik, erabat eragotziko zaie ibilgailu mota guztiei zirkuituan sartzea edo hura zeharkatzea. Hiriaren erdialderako sarbideak, memento batzuetan, San Martin kaletik moztuta egongo dira eta, beste batzuetan, Askatasunaren hiribidetik.
Zirkulazio aldaketa horiek direla-eta, garraio publikoko lineetako geraleku eta ibilbide asko ere aldatu behar izango dira, batez ere hiriaren Ekialdekoak.
TAO
Igandean, azaroak 11, ospatuko den Behobia - Donostia lasterketa dela eta, hiriko sektore guztiei dagozkien Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten bertakoek baimena izango dute hiriko Aparkaleku Mugatuko Guneetako gainerako sektoreetan aparkatzeko, destinoko sektoreko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan
Baimen hau edukiko dute azaroaren 8tik, ostegunetik, azaroaren 12 arte, astelehenera arte.
GARRAIO PUBLIKOKO ZERBITZUAK
Azaroaren 11n 05:00etatik 17:00ak arte, Boulevard zumardia itxita egongo da.
Dbus
09:45ak arte, eta 15:00ak 17:00ak bitartean
5. Bentaberri, 16. Igeldo, 18. Seminarioa, 25. Bentaberri-Añorga, 21. Mutualitateak- Anoeta, 26. Amara-Martutene eta 28. Amara-Ospitaleak, lineek Okendo kalean azken geraldia egingo dute.
15:00etatik aurrera eta Boulevarda ireki bitartean, 17:00ak inguru, 8. Gros-Intxaurrondo, 9. Egia-Hego Intxaurrondo, 29. Hego Intxaurrondo eta 42. Aldapa-Egia Legazpi kalean egingo dute azken geraldia.
09:45etatik 15:00etara geralekuak horrela izango dira:
5. Bentaberri, 16. Igeldo, 18 Seminarioa eta 25. Bentaberri-Añorga,: Londres Hotelean izango dute azken geralekua (5 eta 25) eta Zubieta kalea, 14an (16 eta 18)
21. Mutualitateak-Anoeta, 26. Amara-Martutene eta 28. Amara-Ospitaleak: Urbieta kalean bakoitzak bere geralekuan izango dute .
8. Gros-Intxaurrondo, 9. Egia-Hego Intxaurrondo, 29. Hego Intxaurrondo eta 42. Aldapa-Egia Etxaide kalean egingo dute azken geraldia.
13. Altza, 14. Bidebieta: Askatasun hiribideren 3an izango dute azken geralekua.
Lurraldebus
T1. Lasarte, T2. Zubieta, T3. Andoain, T4. Asteasu eta T5. Tolosa: Ez du bere azken geraleku aldatuko.
G1. Hernani (Aietetik): San Bartolomé kalean izango du azken geraleku.
G2. Hernani-Andoain: Zubieta 14an izango du azken geraleku.
A1. Hernani (Martutenetik), RENFE geltokian izango dute azken geraleku.
Ekialdebus
Miracruz kalean dituzten geralekuetan izango dituzte.
Hegoalderantz abiatzen direnak Urbieta 20an egingo dute eta E21 Hondarribi Aireporturako doan autobusa Federico Garcia Lorca 2an egingo du geraldia.
TAXIAK
Boulevardeko geralekuan ez da zerbitzurik izango.
IBILBIDE ALDAKETAK
Lasterketa ekialdetik etorriko denez, garraio publikoko autobus guztiak Zubiaurre pasealekutik hurbilduko dira Jai Alairaino, Galtzara Nagusira, eta Kolon pasealekura, eta Mirakruz Gainerantz, Mirakruz kaletik eta Zubiaurre pasealekutik.
Lasterketa bukatzen den neurrian, 15:00etatik aurrera gutxi gorabehera, ibilbide eta geraleku guztiak bere ohiko lekura itzuliko dira, Boulevardeko geralekuak ezik, hauek 17:00ak aldera egingo dute.