Kargatzen...
Itxi

Sutea

Bi auto kiskali dira Santurtziko aparkaleku batean izandako sutean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Beste bik kalteak izan dituzte. Sutea 01:45ean jazo da, Oyancas kalean dagoen kanpoaldeko aparkalekuan. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bi auto kiskali dira bart Santurtziko aparkaleku batean izandako sute batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Beste bi autok kalteak izan dituzte.

Iturrion arabera, sutea 01:45ean jazo da, Oyancas kalean dagoen kanpoaldeko aparkalekuan.

Suhiltzaileek amatatu dituzte garrak. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

 

Bideoak (1)