Sutea
Haur bat eta haren ama Nafarroako Ospitalera eraman dituzte sute baten ondorioz
eitb.eus
Sutea bart piztu da, 21:20an, Zapateria kalean. 8 urteko neskatoa eta haren ama ospitalera eraman behar izan dituzte, kea arnastu baitute.
Emakume bat eta haren 8 urteko alaba Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dituzte, Iruñeko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnastu baitute.
Sutea bart piztu da, 21:20an, Zapateria kaleko 7. zenbakian, Iruñeko Udaltzaingoak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Sua etxebizitzaren logela batean piztu da, baina amak urarekin itzali du; hala ere, suhiltzaileak bertaratu dira arriskurik ez zegoela egiaztatzera.