Lan-istripua
Langile bat zauritu da Iruñean, deskarga elektrikoa jasota
eitb.eus
Deskarga jaso ostean, lanean ari zen eskaileratik lurrera erori da. Istripua Paulino Caballero kalean gertatu da.
Langile bat zauritu da Iruñean deskarga elektriko bat jaso eta lanean ari zen eskaileratik lurrera erorita, Nafarroako suhiltzaileek Twitterren zabaldu dutenez.
Lan-istripua Paulino Caballero kaleko eraikin baten etxartean gertatu da, eitb.eus-ek jakin ahal izan duenez.
Langilea anbulantzian eraman dute Nafarroako Ospitalera.