Nafarroa
Pertsona bat Nafarroako Ospitalera eraman dute sute batean kea arnastu ondoren
Agentziak | Erredakzioa
Sutea 01:45ean piztu da, San Lorenzo kaleko 8. zenbakian. Sua eskailera-buruan piztu da, eta suhiltzaileak bertaratu dira sugarrak itzaltzera.
Pertsona bat Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dute, Iruñeko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnastu baitu.
Sutea 01:45ean piztu da, San Lorenzo kaleko 8. zenbakia duen atarian, Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez.
Sua eskailera-buruan piztu da, eta suhiltzaileak bertaratu dira sugarrak itzaltzera.
Bizilagunak bertan artatu dituzte, baina bat horietako ospitalera eraman behar izan dute.