Itxi

BILBO

Zirkulazio aldaketak Bilbon, San Tomas azoka dela eta

EITB.EUS

Leer en Castellano

Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dute, trena eta tranbia bereziki. Biibobusen eta Bizkaibuseko linea batzuetan greba deitu dituzte ostiralerako.

2017ko San Tomas azoka Bilbon. Artxiboko argazkia: Begoña Barrutia

Urteetako ohiturari jarraituz, abenduaren 21ean (ostirala) San Tomas azoka egingo dute Bilbon.

Mugikortasunari dagokionez, egun korapilatsua izatea aurreikusten dute. Izan ere, ohiko jende oldeaz gain, Bilbobusen eta Bizkaibuseko linean batzuetan greba deialdiak egin dituzte. Hori dela eta, Jai-eremura joateko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du Bilboko Udalak, ahal dela trena eta tranbia.

Aurten ere, Areatza eta Plaza Barriko ingurua azoka gune bihurtuko dira. Bertan 302 saltoki ipiniko dituzte era askotako produktuekin: barazkiak, gaztak, frutak, txakolina, sagardoa, taloa, baserriko ogia, eztia, animaliak, landareak, loreak etab.

Aldaketak zirkulazioan

Zingira kalea (Ernesto Erkoreka plazaren parean), Erribera kalea (Mesedeetako zubiaren parean) eta Areatzako zubia (Bailen kalearen parean) zirkulaziorako itxita egongo dira, gutxi gorabehera, 09:00etatik 23:50era arte.

11:00etara arte zama-lanak egiteko Zazpi Kaleetara sartzeko aukera egongo da, jende-kopuru handiagatik debekurik ezarri ezean.

Era berean, 10:30etik 22:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ez da Bailen kaletik Erripa kalerantz joaterik izango, zirkulaziorako itxita egongo baita. Plaza Biribilerantz ibilgailuan iristeko San Frantzisko-Garcia Salazar-Hurtado Amezaga bidea hartu beharko da.

Segurtasun dispositiboa

Bilboko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak segurtasun-dispositibo berezia jarriko dute abian.

Hartara, Auzo Poliziaren ikuskaritzetako eta Ertzaintzako agenteak jai-esparruan ibiliko dira kalez jantzitako agenteekin batera, segurtasunik eza eragin dezaketen ekintzei aurrea hartzeko, esate baterako, diru-zorroen lapurretak, borrokak edo ordena publikoaren aurkako bestelako ekintzak.

Uniformedun patruilak ibiliko dira jai-esparruan eta inguruetan. Gainera, azokaren perimetroa jagoteko kontrol finkoak jarriko dira, herritarren segurtasuna zaintze aldera, leku hauetan: Ernesto Erkoreka plazan, Plaza Biribiletik Nafarroa kalerako sarreran eta Erribera kalean, Mesedeetako zubiaren parean.

 

Albisteak (4)