Urtezahar-gaua
Pirotekniaren erabilera urteko lehen 15 minutuetara mugatu du Gasteizek
Agentziak | Erredakzioa
Petardoak, bolanderak, bengalak eta antzeko lehergailuak 2019ko urtarrilaren 1ean 00:00etatik 00:15era bakarrik jaurti ahal izango dira Arabako hiriburuan.
Petardoak, bolanderak, bengalak eta antzeko lehergailuak 2019ko urtarrilaren 1ean 00:00etatik 00:15era bakarrik jaurti ahal izango dira Gasteizen, Udalak jakitera eman duenez.
Honenbestez, Urteberrian sartzeko piroteknia ezin izango da nolanahi erabili. Onartuko duen araudiaren berri eman du Gasteizko Udalak
Horrela, urteko aurreneko 15 minutuetan soilik jaurti ahal izango dira. “Denbora tarte horretatik kanpo, udaltzainek lehergailuak atzemateko eskumena dute, Zarata udal-ordenantzaren arabera”, gogorarazi duenez.