Itxi

Iruñea

Iruñeko Udaltzaingoak petardoak erabiltzea debekatuta dagoela gogorarazi du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Petardoak, suziria, bengalak eta bestelako gai piroteknikoak ezin dira bide publikoan erabili eta herritarrek “auzotarren lasaitasuna eta atsedena errespetatzera behartuta daude”.

Iruñeko Udaltzaingoak gogorarazi du galarazita dagoela petardoak, suziriak, bengalak eta bestelako gai piroteknikoak espazio publikoan erabiltzea, baimen berezirik izan ezean.

Gainera, azpimarratu dute araudiaren arabera herritar guztiak behartuta daudela auzotarren lasaitasuna eta atsedena errespetatzera eta ezin dela bizikidetza nahasten duen zaratarik egin.

Oro har, “ezin da auzokideak eragozten dituen jarduerarik egin, batik bat gauez”.