Gertakaria
Lau pertsona, tartean adingabe bi, intoxikatu dira gasa arnasteagatik Galdakaon
Agentziak | Erredakzioa
Emakumezko bat eta umeetako bat Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dituzte.
Lau pertsona, tartean adingabe bi, intoxikatu dira bart gasa arnastegatik Galdakaoko (Bizkaia) etxebizitza batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Gertakaria 01:30 aldera jazo da Aperribai auzoko 58. zenbakian.
Emakume bat eta adingabeetako bat Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dituzte.