Donostian
Lanbide heziketa zentro bat, antzerki talde bat eta hiru elkarteak sarituko dituzte
Agentziak | Erredakzioa
Elizaran Ikastetxea, Gaztetxo Antzerki Eskola eta Eragin, Hazi eta Ikasi y Ancora elkarteek Donostiako Hiritar Merezimenduaren Dominak jasoko dute San Sebastian bezperan.
Elizaran Ikastetxeak, Gaztetxo Antzerki Taldeak eta Eragin, Hazi eta Ikasi eta Ancora elkarteek jasoko dituzte 2019ko Donostiako Hiritar Merezimenduaren Dominak, Bozeramaileak Batzordeak onartu duenez. Udalaren osoko bilkurak onartu behar ditu.
Donostiako Udalak Eragin Elkartearen lana aitortu du. 1966an sortu zen, eta "53 urtez emakumearen garapen pertsonal eta kulturala bultzatzeko egindako lanagatik" omenduko du Udalak.
Elizaran Lanbide Heziketako ikastetxeari "bete berri dituen 100 urteotan milaka donostiarren lanbide heziketan aitzindari izateagatik" emango dio domina. Bereziki "emakumearen sustapena eta laneratzea" aipatu ditu Udalak.
Ancora elkarteak "hiriko ondare urbanistikoaren alde egiten duen lanagatik" jasoko du saria.
Hazi eta Ikasi boluntarioen hezkuntza elkarteak "baliabide gutxiko familien seme-alaben ikasketa prozesuan" lan egiten du, 7-14 urteko haurrekin.
Gaztetxo Antzerki Eskolak, Intxaurrondoko Salesianos ikastetxean sortuta, "20 urtetan antzerkigintzan egindako lanagatik" emango diote domina. 16 musikal eraman dituzte agertokietara.
Hogei proposamenetik gora aurkeztu dira aurten. "Talde eta pertsona fisiko edo juridikoek Donostiari eskainitako ezohiko zerbitzuengatik" ematen dituzte dominak.
Urtero bezala, urtarrilaren 19an banatuko dira, San Sebastian egunaren bezperan.