Elurra
Elurte Planaren larrialdi aurreko fasea aktibatuko du Gasteizko Udalak
EiTB.EUS
Larrialdi aurreko fase horretan, makineria eta ibilgailu bereziak izango ditu eskura Udalak, ustezko istripuei aurre egin ahal izateko.
Elur iragarpena dela eta, Gasteizko Udalak Elurte Planaren larrialdi aurreko fasea aktibatu du.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Arreta Zuzendaritzaren arabera, 500 eta 800 metro artean kokatuko da elur-kota Araba ekialdean eta Gipuzkoa barnealdeko haranetan. Hain zuzen ere, 0 eta 5 zentimetro artekoa izango da gaur elur-geruza, eta are lodiagoa asteazkenean.
Larrialdi aurreko fase horretan, makineria eta ibilgailu bereziak izango ditu eskura Udalak, ustezko istripuei aurre egin ahal izateko.