Donostia
Pasealeku berria, Zurriolako kai-muturra eta Haizearen Orrazia itxita, olatuengatik
Agentziak | Erredakzioa
Horrez gain, haize-bolada gogorrak direla eta, Cristina Eneako parkea guztiz zarratu dute, baita Miramar, Aiete eta Urgulleko parkeen zati bat ere.
Olatuengatik ezarrita dagoen alerta laranja dela eta, Donostiako itsas pasealekuak oinezkoentzat eta ibilgailuentzat ixtea erabaki du gaur Donostiako Udalak. Horrez gain, haizearengatik dagoen abisu horia tarteko, hiriko hainbat parke ere zarratzea ebatzi du.
Itsas pasealekuei dagokienez, honakoak egongo dira itxita: Pasealeku berria, Zurriolako kai-muturra eta Haizearen Orrazia. Atzo 5,5 metroko olatua neurtu zuen bertako buiak.
Haize-bolada gogorrak espero dira egunotarako. Gaur bertan, 07:30 aldera, 107 kilometroko orduko ufadak neurtu dituzte Jaizkibelen. Hori horrela, guztiz zarratu dute Cristina Eneako parkea, eta Miramar, Aiete eta Urgull parkeen zati bat.