Kargatzen...
Itxi

AP-15ean

Gizon bat ikertzen ari dira Erriberrin, orduko 212 kilometroko abiaduran joateagatik

eitb.eus

Leer en Castellano

Ibilgailuak orduko 92 kilometroan gainditzen zuen tarte horretan gehienez ere eraman daitekeen abiadura. Gidariak negatibo eman zuen alkohol eta droga proban.

Orduko 212 kilometroko abiaduran joateagatik ikertzen ari dira gizon bat. Argazkia: Foruzaingoa

Foruzaingoa 39 urteko gizon bat ikertzen ari da AP-15ean, Erriberrin, orduko 212 kilometroko abiaduran joateagatik. Gidaria gipuzkoarra da.

Abiadura kontrol batean harrapatu zuten ibilgailua errepide horretan gehienez ere eraman daitekeen abiadura baino orduko 92 kilometro gehiagoan. Hori dela eta, ibilgailua geldiarazi zioten. Gidariak negatibo eman zuen alkohol eta droga proban.

Datozen egunotan epaiketa azkarra egingo diote Tafallako epaitegian.