Euskalduna Jauregia
'La Llamada', Bilboko Aste Nagusirako hirugarren musikala
eitb.eus
Javier Ambrossi eta Javier Calvo artisten lanaz gain, "Ghost" (Euskalduna Jauregia) eta "West Side Story" (Arriaga Antzokia) ere izango dira Bilbon ikusgai.
Bilboko Euskalduna Jauregiak "La Llamada" musikala hartuko du Aste Nagusian.
Javier Ambrossi eta Javier Calvo artistek gidatutako lanak arrakasta handia lortu du Madrilen, eta ikus-entzuleek eta kritikoek ere harrera ona eman diote. Izan ere, 800.000 pertsonak baino gehiagok ikusi dute Madrilgo Lara antzokian, eta pelikula bat ere egin dute istorio hori egokituta.
Hori horrela, "La Llamada" Aste Nagusian Bilbon eskainiko den hirugarren musikala izango da. "Ghost" (Euskalduna Jauregia) eta "West Side Story" (Arriaga Antzokia) dira beste biak.