Kargatzen...
Itxi

Bizkaia

Supermerkatu bat hustu dute Mungian, sute baten ondorioz

eitb.eus

Leer en Castellano

Suhiltzaileek sutea itzali dute eta ez da zauriturik izan.

Sutea Mungiako supermerkatu batean. Argazkia: Iker Salado

Bizkaiko suhiltzaileek Mungiako supermerkatu bateko kanpoaldean piztutako sutea itzali dute asteazken honetan.

Udaltzainek Elorduigoitia kalean dagoen supermerkatua hustu dute, baina ez da zauriturik izan. Suhiltzaileek sutea itzali eta aztertze lanak egin dituzte.